martes, 6 de noviembre de 2012

Masifikaziorik gutxien daukatenen artean jarraitzen dute euskal unibertsitateek, EROSKI CONSUMERrek ateratako gidaren arabera

Euskal unibertsitateek masifikaziorik gutxien daukatenen artean jarraitzen dutela frogatu du EROSKI CONSUMERrek, aurtengo datuak bildu ondoren. Beraien gradu, titulu eta master ofizialei buruzko informazioa eman dute, bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak aldenduz. Modu honetan, antzeman dute EHU dela master ofizial gehien eskaintzen dituen unibertsitatea eta Nafarroako dela aldiz, irakaskuntzan ari ez diren langile gehien daukan Unibertsitatea.
         
             Espainiako Estatuko unibertsitate- sistema aintzat hartuta, irakasle bakoitzari zenbat ikasle dagozkion kalkulatu da. Euskal Unibertsitateari dagokionez, batez beste 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. Estatuko batez besteko orokorra 12,4 dela kontuan hartuz, Deustuk, ratiorik onena dauka 7,2 ikasle irakasle bakoitzeko. Mondragon unibertsitatean berriz, 7,8 ikasle daude irakasle bakoitzeko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 8,5. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Pribatuak gainditu egin duela Estatuko batez besteko orokorra, ikasgela bakoitzean, 13 ikasle baitaude irakasle bakoitzeko. Hemen aipatzekoa da Europako Goi Mailako Hezkuntzaren esparruak ikasle eta irakasle kopuruen arteko erlaziori ematen dion garrantzia. Talde honen arabera, irakaskuntza “pertsonalizatuagoa” lortzea da zutaberik nagusiena.

            Bestalde, ikerkuntza jardunaren aldetik, EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak daukate jardunik oparoena. Izan ere, euskal unibertsitateetan defendatu diren 572 doktore tesietatik, EHUn 321 egin dira eta Nafarroako Unibertsitatean, 182. Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileei (AZL) dagokionez, berriz, Mondragon Unibertsitateak eta EHUk daukate langilerik gutxien arlo horietan. Bi ikastegi hauetan AZL- irakasle ratioari erreparatuz gero, unibertsitate sistema guztizko apalena daukatela frogatu al izan dute.

Ordenagailu kopuruak eta master ofizialak
Honetaz aparte, EROSKI CONSUMERrek ordenagailu kopuruen eta masterren inguruko datuak ere aztertu dituzte. Ordenagailuei dagokienez, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea nabarmendu dira atal horretan, ordenagailu bat eskaintzen baitute hiru ikasle bakoitzeko. Master ofizialetan aldiz, EHUk dauka eskaintzarik osatuena, ehun master inguru banatzen baititu. Deustun eta Nafarroako Unibertsitatean hogeita hamar inguru dituztelarik, Mondragonen hamar bat eskaintzen dira eta hogei inguru, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

http://www.consumer.es/



No hay comentarios:

Publicar un comentario