2011ko Azaroaren 29an hasi ziren obrek hainbat aldaketa jasan dituzte Euskal HerrikoUnibertsitateak aginduta. Proiektu honetarako berrikuntza zehatz batzuk egitea
pentsatuta zegoen: ikasteko 9 gela, jantoki bat eta kopistegi bat, hain zuzen
ere. Dagoeneko ikasgelak bakarrik eginak daude, baina ez hasieran erabaki zen moduan. Izan ere, 9 gela eraiki beharrean, 7 egin dituzte.
Bestalde, kopistegiari dagokionez, hau lekuz aldatu behar izan dute bestelako
obrak zirela eta.
10
hilabatez lanean jarduten ari dira
Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta
Gizarte Zientziak eta Komunikazio Fakultateen artean dagoen edifizioan.
Bertan lanean dabilen Iñaki Díaz de Zero produkzio buruak adierazi duenez, guztira
54 pertsona dira fakultatearen leku zehatz horretan lanean dabilenak. Bestetik,
lana eta denboraren kontuei dagokienez, ez dutela “istilu” handirik izan aitortu
du.