martes, 18 de septiembre de 2012

EHUko errektoreordetzak ekialdeko aparkalekutik unibertsitatera sartzeko zubia erabiltzeko eskatu du



                                                                                          Mikel Santiso

    Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreordetzak Leioa-Erandio Campuseko erabiltzaileei ekialdeko aparkalekutik kanpus barrura sartzeko zubia erabiltzeko eskatu die. Eskaera hau, prentsa ohar baten bidez zein ikasle bakoitzari bidalitako posta elektronikora bidalitako mezuen bidez helarazi dute.

    Medikuntza Fakultatearen aurreko aparkalekuan egiten ari diren zaharberritze lanak direla eta, “ia 800 auto inguru” desbideratu behar izan dituzte unibertsitateko kiroldegi zein atletismoko pista inguruetara: “leku horretan aparkatzen dutenek, errepidea zeharkatu behar dute unibertsitatera iristeko, beraz, arren eskatzen diogu ikaslegoari zubia erabili dezatela”, adierazi zuen Bizkaiko Campuseko errektoreorde den Carmelo Garitaonaindia jaunak.
           
    Unibertsitateko segurtasun pribatuko langileek adierazi dutenez, biribilgunean Ertzaintzaren autoa eta bizpahiru polizia egoteak, “errespetua” sortarazi du jendearengan, eta iaz aparkalekutik unibertsitatera sartzen ziren ikasleen ia %90ak errepidea zeharkatzen zuten bitartean, gaur egun, erabiltzaileen %80ak zubitik igarotzen du errepide nagusia. Segurtasun arduradunek gaineratu dute, errepide nagusia gurutzatzeak, isunak ekarri ditzazkeela, eta hori dela eta, tentuz jokatzen ari dira ikasleak kurtso hasiera honetan.
       


EHU-ko ikasle bat, zubia gurutzatzeko gertu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario