martes, 6 de noviembre de 2012

Euskal Unibertsitateak estatuko kalitatezkoenetarikoak dira Consumer aldizkariaren arabera



Mikel SANTISO


            Eroski Consumer taldeak egindako ikerketa baten arabera, Euskal Unibertsitateak, estatuko maila aintzat hartuta, kalitate handiko unibertsitateak dira, masifikazio gutxi, gradu eta master eskaintza zabala, baliabide  teknologiko egokiak eta matrikula kostu ez oso handia daukatelako.


http://www.ehu.es/p200-content/es/contenidos/noticia/20110907_inauguracion_curso/es_info/images/UPV_EHU_ceremonia_inicio_curso_2011.jpg




Aurtengo ikasturtearen hasiera ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitatean, estatuko mailarik altueneko unibertsitateetako batean.

           

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) espainiar estatuko unibertsitate sareko ikastokien artean oso kalitate ona eskaintzen duten unibertsitateak direla baieztatu du Eroski Consumer taldeak egindako ikerketak.

Masifikazioari dagokionez, hau da, irakasle bakoitzari dagozkion ikasle kopuruari dagokionez, Deustuko Unibertsitateak dauka ratiorik onena, 7,2 ikasle baititu irakasle bakoitzeko. Baina hala eta guztiz ere, estatuko bataz bestekoa baino txikiagoa dute euskal unibertsitateek, 8,9ko ratioa, estatukoa 13 ikaslekoa denean.



            Ikerkuntzaren alorrean ere, oso maila altua dute euskal unibertsitateek. Iaz, 572 doktoretza tesi defendatu ziren, hauetatik 321 EHUn eta 182 Nafarroako Unibertsitatean.

            Estatuko bataz bestekoaren azpitik, alor bakar batean jarduten dute EHU eta Mondragon Unibertsitateak, administrazio eta zerbitzuetako langileen ratioari dagokionean hain zuzen. Estatuko bataz bestekoa 0,45 AZL dira irakasle bakoitzeko, eta EHU eta Mondragon Unibertsitatean 0,2 eta 0,3an ezartzen dira ratio horiek eskuarki. Baina bestalde, AZL ratioa gainditzen duen euskal unibertsitaterik ere badago, Nafarroako Unibertsitatea hain zuzen, non bataz bestekoa 1,3 AZL irakasle bakoitzeko mailaraino igotzen den.

Teknologia berriei erreparatuz gero, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea gailentzen dira, hiru ikasleko ordenagailu bat eskaintzen baitute. Gainerako euskal unibertsitateetan egoera ez da hain ona, 9 eta 12 ikasleren artean banatu behar baitute ordenagailu bakar bat. Enpresa alorrean ere bi dira nabarmentzeko puntuak: bata, Mondragon Unibertsitatearen tamaina ikusita enpresa munduarekin daukan hitzarmen kopuru izugarria, 600 enpresarekin baititu sinatuta ikastaldi-hitzarmenak.  Beste oinarri garrantzitsua euskal unibertsitateen eskaintza zabala da, Europara egokitutako 200 gradu bano gehiago eskaintzen baitituzte.

            Masterrak ere geroz eta garrantzitsuagoak dira unibertsitateen arteko lehian, eta hemen ere ez dira atzean geratzen euskal unibertsitateak. EHUk dauka eskaintza zabalena, 100 master inguru eskaintzen baititu. Deustun eta Nafarroako Unibertsitatean hogeita hamar bat master eskaintzen dituzte, hogei NUPen eta hamar Mondragon Unibertsitatean.








No hay comentarios:

Publicar un comentario